Lehenik eta behin, esan behar da, eten digitala betidanik existitu dela. Eta batez ere gure gizarteko talde eta eremu konkretuetan. Baina zer da eten digitala? Azken finean, internetera sartu ahal diren instituzio, gizarte, pertsona eta interneta erabili ezin duten arteko desberdintasuna da. Beste era batera esanda, internetik ez duen subjektu oro, baita interneten inguruan eta barruan dauden tresna batzuen gabezia.
Esan behar da, ez dagola etenaldi digital bakarra mota desberdinak daudela: ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa, generokoa, irakaslearena, ikaslearena eta psikologikoa.
Horri aurre egiteko eta talde marginalak edo alboratuak barnean sartzeko, pertsona horiek formatu behar ditugu. Baina lehenengo, irakasleak formakuntza saioak jaso behar ditu. Teknologian sartunda dauden gazteak, abiadura bizian ikasten baitute gaza berri guztiak, nahiz eta beste batzuk hasierako kontakturik ere ez duten izan.
Alfabetizazio digitala ere sustatu egin behar da. Hots, pertsona konpeteteen sorrera prozesu bat izan behar da, batez ere oinarrizko hiru aspektutan: instrumentalki maneiatzea teknologiak, jarrera positibo eta errealistak izatea eta teknologiaren mezuak eta beharrizanak atzematen jakitea.
Eten digital hau ez da gaitasun tekniko huts bat, horrez hain hizkuntzarekin ere erlazioa dauka. Dakigunez, ingelera da interneteko hizkuntza menperatzailea eta horregatik alderdi linguistikoaren oinarrizko garapena ere beharrezkoa da.
Bestalde, generoaren gaia sartu, esan behar da gizonek teknologia arloan, gehiago kontsumitzen dutela. Gure gaur egungo kulturan, zorritxarrez, genero desberdintasuna eguneroko ohitura edo jakia da, gure gizartea oinarri patriarkal baten oinarritzen den heinean. Eta gauza guztiak bezela, genero bereizketa honek ere eten digital bat sortzen du. Sarean ere, emakumearen zapalkuntza bideratuz.
Eskoletan ere honek eragina dauka, dakigunez eskoletan gizarteko aniztasunak eta gabeziak isladatzen dira eta teknologiaren inguruan ere berdina gertatzen da. Sarri, gure kasuan, ez dago material nahikorik ikasleen beharrizan teknologikoak asetzeko, eskolak material teknologiko aldetik nahiko estandarrak izaten baitira.
Eta gizarteko problematika handitu egiten da eten digital honekin. Hots, nahikoa ez bazen alderdi fisiko eta psikologiko batetik baztertuak izatea eta orain ezin dira teknologiaren onuretaz aprbetxatu.
Honen aurrean konponbide batzuk aplikatu behar dira: estruktura teknologikoen unibertsaltasuna, presentzia izatea, teknologia malgu eta egokiak jarri, irakasleen formakuntza, ikerkuntza sustatu, industria eta hezkuntzaren arteko harremana estutu eta gizarte zibilaren parte hartzea bultzatu.
Konponbidea ez da tresna teknologiko aurreratuenak jartzea, baizik eta lehen esan bezala, ikasleak formatu egin behar ditugu, alfabetizazio digitala. Ahalik eta probetxuzkoena izateko teknologiaren manipulazio instrumentala.
Amaitzeko, eten digitalen inguruko kontzientzia zibil bat zabaldu behar da, non eten digital hauen deuseztapena oso garrantzitsua den.
No hay comentarios:
Publicar un comentario