Kaixo Kaixito

miércoles, 27 de abril de 2011

Gaitasun Digitala - Interneten erabilera egokia

Beti esan ohi da internet gure gizartearentzat tresna oso baliagarria izan dela. Egia da, eskola eremuan, datuak momentuan eskuratu daitezkela, inolako denbora galtze gabe. Edozein dudaren aurrean, klik bat eginez, edozein motatako informazioa lor dezakegu.

Baina, horren aurrean, arazo desberdinak planteatzen dira. Lehenengoa, bideoan ikusi dugun bezala, gero eta nabariagoa da haurrak, imaginazio gutxiago dutela. Orain, ilargia, itsaso zabala, zerua...nahi dugun guztiaren irudia daukagu interneten eta oso errealak gainera. Eta honek, haurrak amesteko eta beraien bidaia imaginatiboak eten egiten ditu. Hots, barne sormena oztopatzen du, non oso baliagarria den gure pertsonaren osotasunerako.

Bestalde, oso fidel agertzen gara sarean agertzen diren datuekin. Egia da, sarri zuzenak izaten direla, baina horrek ez du esan nahi egi osoa direnik. Mundu honetan, dena norbere ikuspegitik kontatzen baita edo batzuen ikuspegitik hobeto esanda.

Ikusita internet eta sare sozialak gero eta indar handiago hartzen doazen eta gure bizitzako oinarrizko tresna bilakatzen hasi den, eskoletan, gai honi buruzko lanketa desberdinak egin behar dira. Haurrei interneten abantailak erakutsi behar diegu, hots, erabilera egoki bat sustatu behar diegu eta batez ere kritikoak izatea lortu, dena sinistu ez dezaten. Eta argi utzi behar zaie sarean sartzen dituzten datuak sarean geratzen direla eta edonork erabili ahal dituztela. Helburua, haurrak kontzientziatzea da, erabilera egokian jardun dezaten.

Laburbilduz, interneta mundu aske, zabal eta likidoa da, etengabe aldatzen eta mugitzen doana. Erabiltzaileak ere, interneten menpe diren heinean, aldaketa horiek pairatzen dituzte. Eta aldaketa horien atzean dauden izkutuzko interes eta estrategiak identifikatzen ikasi behar ditugu. Horretarako ikuspegia aldatu behar dugu eta bertan jartzen duen guztia irakurtzen, ulertzen eta kritikatzen. Gizakiak sortutako tresna den heinean, akats eta tranpa ugari baititu, errealitatean bezala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario