Kaixo Kaixito

miércoles, 27 de abril de 2011

Gaitasun Digitala - Interneten erabilera egokia

Beti esan ohi da internet gure gizartearentzat tresna oso baliagarria izan dela. Egia da, eskola eremuan, datuak momentuan eskuratu daitezkela, inolako denbora galtze gabe. Edozein dudaren aurrean, klik bat eginez, edozein motatako informazioa lor dezakegu.

Baina, horren aurrean, arazo desberdinak planteatzen dira. Lehenengoa, bideoan ikusi dugun bezala, gero eta nabariagoa da haurrak, imaginazio gutxiago dutela. Orain, ilargia, itsaso zabala, zerua...nahi dugun guztiaren irudia daukagu interneten eta oso errealak gainera. Eta honek, haurrak amesteko eta beraien bidaia imaginatiboak eten egiten ditu. Hots, barne sormena oztopatzen du, non oso baliagarria den gure pertsonaren osotasunerako.

Bestalde, oso fidel agertzen gara sarean agertzen diren datuekin. Egia da, sarri zuzenak izaten direla, baina horrek ez du esan nahi egi osoa direnik. Mundu honetan, dena norbere ikuspegitik kontatzen baita edo batzuen ikuspegitik hobeto esanda.

Ikusita internet eta sare sozialak gero eta indar handiago hartzen doazen eta gure bizitzako oinarrizko tresna bilakatzen hasi den, eskoletan, gai honi buruzko lanketa desberdinak egin behar dira. Haurrei interneten abantailak erakutsi behar diegu, hots, erabilera egoki bat sustatu behar diegu eta batez ere kritikoak izatea lortu, dena sinistu ez dezaten. Eta argi utzi behar zaie sarean sartzen dituzten datuak sarean geratzen direla eta edonork erabili ahal dituztela. Helburua, haurrak kontzientziatzea da, erabilera egokian jardun dezaten.

Laburbilduz, interneta mundu aske, zabal eta likidoa da, etengabe aldatzen eta mugitzen doana. Erabiltzaileak ere, interneten menpe diren heinean, aldaketa horiek pairatzen dituzte. Eta aldaketa horien atzean dauden izkutuzko interes eta estrategiak identifikatzen ikasi behar ditugu. Horretarako ikuspegia aldatu behar dugu eta bertan jartzen duen guztia irakurtzen, ulertzen eta kritikatzen. Gizakiak sortutako tresna den heinean, akats eta tranpa ugari baititu, errealitatean bezala.

jueves, 31 de marzo de 2011

"Reflexiones sobre la brecha digital y la educación" - HAUSNARKETA

Lehenik eta behin, esan behar da, eten digitala betidanik existitu dela. Eta batez ere gure gizarteko talde eta eremu konkretuetan. Baina zer da eten digitala? Azken finean, internetera sartu ahal diren instituzio, gizarte, pertsona eta interneta erabili ezin duten arteko desberdintasuna da. Beste era batera esanda, internetik ez duen subjektu oro, baita interneten inguruan eta barruan dauden tresna batzuen gabezia.


Esan behar da, ez dagola etenaldi digital bakarra mota desberdinak daudela: ekonomikoa, politikoa, hezkuntzakoa, generokoa, irakaslearena, ikaslearena eta psikologikoa.

Horri aurre egiteko eta talde marginalak edo alboratuak barnean sartzeko, pertsona horiek formatu behar ditugu. Baina lehenengo, irakasleak formakuntza saioak jaso behar ditu. Teknologian sartunda dauden gazteak, abiadura bizian ikasten baitute gaza berri guztiak, nahiz eta beste batzuk hasierako kontakturik ere ez duten izan.



Alfabetizazio digitala ere sustatu egin behar da. Hots, pertsona konpeteteen sorrera prozesu bat izan behar da, batez ere oinarrizko hiru aspektutan: instrumentalki maneiatzea teknologiak, jarrera positibo eta errealistak izatea eta teknologiaren mezuak eta beharrizanak atzematen jakitea.

Eten digital hau ez da gaitasun tekniko huts bat, horrez hain hizkuntzarekin ere erlazioa dauka. Dakigunez, ingelera da interneteko hizkuntza menperatzailea eta horregatik alderdi linguistikoaren oinarrizko garapena ere beharrezkoa da.

Bestalde, generoaren gaia sartu, esan behar da gizonek teknologia arloan, gehiago kontsumitzen dutela. Gure gaur egungo kulturan, zorritxarrez, genero desberdintasuna eguneroko ohitura edo jakia da, gure gizartea oinarri patriarkal baten oinarritzen den heinean. Eta gauza guztiak bezela, genero bereizketa honek ere eten digital bat sortzen du. Sarean ere, emakumearen zapalkuntza bideratuz.

Eskoletan ere honek eragina dauka, dakigunez eskoletan gizarteko aniztasunak eta gabeziak isladatzen dira eta teknologiaren inguruan ere berdina gertatzen da. Sarri, gure kasuan, ez dago material nahikorik ikasleen beharrizan teknologikoak asetzeko, eskolak material teknologiko aldetik nahiko estandarrak izaten baitira.

Eta gizarteko problematika handitu egiten da eten digital honekin. Hots, nahikoa ez bazen alderdi fisiko eta psikologiko batetik baztertuak izatea eta orain ezin dira teknologiaren onuretaz aprbetxatu.


Honen  aurrean  konponbide batzuk aplikatu behar dira:  estruktura teknologikoen unibertsaltasuna, presentzia izatea,  teknologia malgu eta egokiak jarri, irakasleen formakuntza, ikerkuntza sustatu,  industria eta hezkuntzaren arteko harremana estutu eta gizarte zibilaren  parte  hartzea  bultzatu.

Konponbidea ez da tresna teknologiko aurreratuenak jartzea, baizik eta lehen esan bezala, ikasleak formatu egin behar ditugu, alfabetizazio digitala. Ahalik eta probetxuzkoena izateko teknologiaren manipulazio instrumentala.

Amaitzeko, eten digitalen inguruko kontzientzia zibil bat zabaldu behar da, non eten digital hauen deuseztapena oso garrantzitsua den.

lunes, 14 de marzo de 2011

Blogak irakaskuntzan

Blogak irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek.

Blogak beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke.

domingo, 13 de marzo de 2011

Aplikazioak

Hasieran pentsatzen nuen Blogek bakarrik zituztela aplikazioak. Baina piskat ikertuz, ikusi dut mugikorrak, ordenagailuak, facebook, wordpress... edozein motatako programek dituzte aplikazioak. Gainera, milaka aplikazio desberdin daude daude. Eguraldienak, mapa desberdinena, jokoenak, burtsa...
Guzti hau ikustean gauza bat etorri zait burura, ez dakidala ezer gaur egungo ordenagailuen aplikazio eta programen inguruan. Espero arlo honen bitartez mundu hau hain arrotza ez izatea.

lunes, 7 de marzo de 2011

Izan dira Pedagogia 2011 jardunaldiak, Habanan

Milaka hezitzaile elkartu da Habanan egin diren Pedagogia 2011 jardunaldietan. Parte hartu duten gehien-gehienak Ipar, Erta eta Hego Amerikako eta Karibeko hezitzaileak izan badira ere, Euskal Herriko ordezkaritza txiki bat han izan da. Hainbat herrialdetakoekin harremanetan jartzeko eta dituzten erronkak partekatzeko parada izan dugu. Horren guztiaren berri, aurreragoko aldizkarietan agertuko da.
Informazio gehiago:
http://www.granma.cubaweb.cu/2011/01/29/nacional/artic10.html